Atxiloketa goizeko 09:00ak aldera gertatu zen, Algortan. Udaltzainek autoaren gidaria geldiarazi zuten trafiko-istripua izan, autoa utzi eta korrika ihes egiterakoan, Getxoko Udalaren bertsioaren arabera. Istripua, Algortako biribilgune baten barruan gertatu zen. Gazteak autoaren kontrola galdu eta galtzada inguratzen duen babes-hesi baten kontra jo omen zuen.
Atxilotutako gizonezkoari alkohol-proba egin zioten. Udaltzainek zabaldu dutenaren arabera, gidariak 0,58 miligramo litroko emaitza eman zuen botatako arnasan, alegia, legez baimendutakoaren bikoitza baino gehiago. Getxoko Udaltzaingoak gaineratu duenez, positibo eman zuen droga-testean ere.
Ikerketarako polizia-eginbideak egiten dabiltza, atxilotua Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko.