Udalaren berbetan, RKE ekipamendu "berritzailea da, energetikoki eraginkorra, euskaraz mintzatzera gonbidatzen duena eta udalerri osoari zerbitzua emango diona". Hasierako ordutegiak honako hauek izango dira: 08:30-14:30 eta 16:00-22:00, astelehenetik barikura; eta 09:00-13:00 zapatuetan.
Liburutegien eta auto-mailegu zerbitzuaren ordutegia honako hau izango da: 08:30-14:30 eta 16:00-20:30, astelehenetik barikura; eta 09:00-13:00, zapatuetan.
Gobelako liburutegiak itxi egingo du
Gobelako liburutegia itxita egongo da martxoaren 19tik apirilaren 7ra bitartean funtsak instalazio berrira eraman ahal izateko. Data horietan aurreikusita zeuden itzulerak RKEn egin ahal izango dira apirilaren 9tik aurrera. Egun horietan liburutegien arteko mailegu-zerbitzua ere bertan behera geratuko da; baina telefonoaren bidez egin ahal izango da Villamonte eta San Nikolas liburutegietara deituz, eta bertan jaso ahal izango dira eskatutako liburuak, heltzen direnean.
Bisita gidatuak
Herritarrei RKE instalazio berriak ezagutzera emateko, apirilean bisita gidatuen programa jarriko da martxan (datak eta ordutegiak zehaztu gabe daude oraindino).