Topaketa horregaz Portu Zaharrak bere inguruagaz daukan erlazioa ulertu gura dute, hurrengo galderari erantzuna emanez: "Zein da Portu Zaharraren eragin-eremua?".
Topaketa hori Algortako Portu Zaharraren paisaia kulturalaren mugak ezartzeko lanen barnean kokatuta dago. Portu Zaharra Getxoko historia eta izaera handienetako auzoa da, eta getxoztarren izaeraren funtsezko elementua da baita ere.
Tailerrean, tokia dagoen heinean, parte-hartzea irekia izango da, baina agertzeko asmoa duten pertsonek hurrengo email edo telefonora zuzendu beharko dira: secretarias.construccion@tecnalia.com edo 667 17 88 64. Apirilaren 5era arte internet bidez parte-hartzeko aukera ere izango da, horretarako Udalaren web orrialdean eskegi den galdeketa bete daiteke: https://eudala.getxo.eus/WebGEncuestas/Encuestas.aspx?E=GET&A=2018&N=3&changeidioma=EU
Paisaia Kulturala
"Paisaia Kulturala" biztanleriak lurraldearen edozein inguru antzematen duen modua bezala ulertzen da, berezko izaera duena, gizaki edo naturalak diren faktoreen arteko elkarrekintzaren emaitza dena. (Paisaiaren Europako Hitzarmena. Europako Kontseilua. Florentzia 2000-10-20).
Portu Zaharreko esparru bitxi hori Multzo Historiko-Artistiko gisa izendatuta dago. Baina lan horrek inguruaren kanpoan egon eta Portu Zaharraren "Paisaia Kulturala" eratzen duten eraikin eta elementuak aztertzea du helburu (“Multzo Historiko-Artistikoak” ezartzen dituen mugetatik harago doazen elementuak). Portu Zaharraren muga historikoak bilatzen dira orain. Portu Zaharraren parte izandako leku edo eraikinak bilatzen dira.