Hori dela eta, Bihotz Alai plazako eta Algortako etorbideko garajeetan eta Aretxondo, Karitate eta Erribera kaleetan sartzeko ibilgailuek Juan Bautista Zabala kalea hartu beharko dute Algorta Etorbidean sartzeko.
Fresatze lanak amaitutakoan, eta eguraldiaren baldintzak onak badira, tarte hartako bide-zorua asfaltatzeko lanak egingo dira, eguen eta bariku bitarteko gauean, ordutegi berdinean; eta ondorioz, tarte hori berriro itxita egongo da zirkulazioarentzat.