Erretzeari uzteko ikastaroa antolatu dute Getxon

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 16a, 14:28

Erretzeari uzteko ikastaroak hamar saio izango ditu.

Datorren astelehenean, hilaren 26an, erretzeari uzteko ikastaro berriari emango diote hasiera Getxon, Gizarte Zerbitzuen egoitzan (Algortako Urgull z/g), 18:00etan.

Ikastaroaren gainontzeko saioak hurrengo egunetan izango dira: apirilaren 10 eta 24an; maiatzaren 2, 8, 22 eta 29an, eta ekainaren 5, 12 eta 19an. Aurretik izena eman behar da 944 660 151 edo 946 216 019 telefono zenbakietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun