Aldi baterako harrera-programa horretan udalerriko egoiliarrek eta bertan lan egiten dutenek har dezakete parte. Programak eskaintzen die 10 eta 12 urte bitarteko saharar haurrei udan Aljeriako Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentuetako errealitate gordina ahaztu ahal izateko aukera; "Uda honetan haur saharar bat etxean hartu" da ekimenaren goiburua.
Egitarauaren helburuak dira adingabekoen oinarrizko beharrizanak asetzea aipatutako hilabeteetan; ahalbidetzea azterketa mediko orokorra, begietakoa eta hortzetakoa; euren bizilekuko klima gogorra pairatzea ekiditea, tenperaturak 55 gradu zentigradora heldu ahal direlako; trukaketa kulturala, eta getxoztarren artean Saharako herriak bizi duen egoeraz sentsibilitatea sortzea.
Ekimenaren ezaugarriak
- Saharako umeak familietan integratzen dira eta apurka-apurka beraien bizimoduetara ohitzen dira.
- Udan zehar zenbait jarduera egiten dituzte: txangoak, zaldi gainean ibiltzea, Saharren eguna Algortako jaietan, herri-bazkariarekin, eta abar. Jarduera horietan Saharako umeek eta beraiek hartzen dituzten familiek parte hartu ahal izaten dute.
- Aldian behingo topaketak egiten dira, familiak modu boluntarioan joan daitezen eta elkartearekin eta gainerako familiekin iritziak trukatzeko.
- Begirale bat dago, edozer gauza gertatuz gero familiek berarengana jo dezaten.
- Saharar umeei eta beraiek hartzen dituzten familiei Getxo Kirolakeko txartela emango zaie harrera hilabeteetan, instalazioak erabili ahal izateko, baldin eta familiak Getxo Kirolakeko bazkide ez badira.
Urtero legez, Udalak, besteak beste, honako gastu hauetarako ematen du diru-laguntza: kanpamentuetatik etortzeko eta joateko bidaiarako, txangoetarako eta ekitaldietarako. Pertsona interesatuek izen-ematea egin edo informazioa eska dezakete 658 751 359 / atfalgetxo@gmail.com edo Getxoko Udaleko Lankidetza sailean, 944 660 017 / lankidetza@getxo.net.