Haszten elkarteak antolatu du jarduera-programa, Getxo Kirolak udal-erakundeagaz batera. Honako kirol hauek izango dira aukeran, besteak beste: areto-futbola, gimnasia erritmikoa, igeriketa, saskibaloia, hockeya, padela, boccia eta askotariko kirola. Elkarteei lotutako kirola-eskolak ez ezik, dibertsitate funtzionala duten eta interesatuta dauden guztiek ere har dezakete parte. Saioaren ostean, hirugarren zatiaz gozatu ahal izango dute parte hartzaile denek, Fadurako erretegi ohian. Izen-ematea online egin daiteke. Argibide gehiago eskuratzeko, honako helbide honetara idatz daiteke: hasztenkirola@gmail.com.