Tosta-txapelketa joan den asteburuan burutu zen, Banyolesen, Tarragonan. Raspaseko kirolariek skiff-modalitatean (1x) lortu zituzten metalak: Virginia Díaz Rivasek urrezko domina eskuratu zuen maila-absolutuan, eta Aimar Astigarraga Lejarzak zilarrezkoa, kadeteetan. Euren aldetik, Getxo Arrauneko Maialen Ezkurra Zulaika eta Oihane Prado Castro hirugarren izan ziren lemazain bako bikoan (2-), maila-absolutuan.
Hala, selekzio espainiarrean sartzeko estropadak jokatu ondoren, Estatu espainiarreko selekzioaren kontzentrazioak hasi dira, maila absolutuan eta 23 urtez azpikoan. Kontzentrazioak Banyolesen bertan egiten dabiltza, datorren astelehenera arte, hilaren 26ra arte. Horietan, Virginia Díaz Raspaseko arraunlaria parte hartzen dabil. Datozen nazioarteko txapelketetan lehiatuko diren taldeak osatzeko probak egingo dituzte, besteak beste.