Getxoko Udalak jakinarazi duenez, galtzada hesi batzuakaz itxiko dute eta alderdi bat libre geratuko da ibilgailuek maniobra egin eta bira eman ahal izateko. Udaltzaingoak, prebentzio neurri gisa, aipatutako lanak hasi baino lehenago inguruan aparkatuta dauden ibilgailuak kenduko ditu.
Udalak barkamena eskatu du lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.