Emakumeek gizartean bizi duten egoerari buruz gogoeta egin ahal izango dute ikastaro horretan, tresna plastikoak erabilita (collageak, tenperak, testurak). Parte hartzaileek artista feministen lan batzuk ere ikusteko aukera izango dute. Getxoko Udalak adierazi duenez, “ikastaroan emakumeen sormena errazteko urratsak emango dira”.
Ikastaroak 5 euro balio du eta Getxoko Jabekuntza Eskolan izango da (Martikoena 16, Algorta), 10:00etatik 14:00etara. Emakume getxoztarrek lehentasuna izango dute, gainerako ikastaroetan bezala. Eskaera egiten dutenentzat haurtzaindegi zerbitzua egongo da.