Aldaketak izango dira zirkulazioan Algortako etorbidean, astelehenetik aurrera

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 23a, 10:32

Lan horiek Algortako etorbidea urbanizatzeko proiektuaren barruan kokatzen dira.

Algortako etorbideko Telletxe eta Andres Cortina kaleen arteko zatia itxiko dute zirkulazioarentzat, astelehenetik, hilaren 26tik, apirilaren 6ra bitartean. Izan ere, euri-sarean lanak egingo dituzte Algortako etorbideko 71 zenbakitik Telletxe kalera artean, baita Telletxe eta Andres Cortina kaleen artean asfalto inprimatua amaitu ere.

Lan horiek Algortako etorbidea urbanizatzeko proiektuaren barruan kokatzen dira. Lanok hurrengoak eragingo dituzte:

  • Zirkulazioa moztea Telletxe eta Andres Cortina kaleen artean, garajeetan sartzeko eta bizilagunentzat izan ezik.
  • Etorbidearen zati horretara, Aretxondo kalera eta Biotz Alai eta San Nikolas plazetako garajeetara sartzeko, Satistegi-Torrene-Algortako etorbidetik egin beharko da, eta horregatik, Algortako etorbideko zatiak zirkulazio-noranzko bikoitza izango du, Torrene kaletik.   
  • Algortako etorbidearen ezaugarriak direla eta, aipatutako zatian (zirkulatzeko bide bakarra eta gelditzeko gune bat ez jarraitua), irteten diren ibilgailuek lehentasuna izango dute eta sartzen direnek gelditzeko guneak itxaroteko gune gisa erabili beharko dute, eta beraz, aipatutako egunetan ezin izango da aparkatu.
  • Algortako Telletxe plazaren ondoan dagoen Telletxe kaleko errepideko ezkerreko bidea, oinezkoentzako pasabidetik Algortako etorbidera artekoa, behin behinean erreserbatuko da zamalanetako gunea izateko.  
  • Udalak beharrezko seinaleztapena ipiniko du, semaforoak ere jartzearekin batera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun