Kurdistango egoera ekarriko dute gogora Algortan

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 23a, 12:55

Newroz Eguna gogoan izango dute gaur Algortan, Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistaren eskumenez. Arrastiko 19:00etan "Kurdistan bonbapean" berbaldia antolatu dute, Villamonte kultur etxean.

Berbaldiaren ondoren sukaldaritza tailerra egingo dute Abian kultur elkartean, 20:30ean. Azkenik, Kurdistango gastronomia oinarri hartuta, afaria egingo dute, lehengo leku berean, 21:30etik aurrera.

Tailerrean eta afarian parte hartu gura dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute, brigadak@askapena.eus helbidera mezua bidalita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun