Gaur emango diote hasiera Getxoko Txorimalo gaztetxearen XII. urteurrenari

Iker Rincon Moreno 2018ko api. 5a, 10:28

Txorimalo gaztetxean joan den irailean egindako agerraldia.

Askotariko ekitaldiak prestatu dituzte gazteek gune autogestionatuaren urtemuga ospatzeko, hala nola mural margotzea, bazkaria, agrolinpiadak eta kontzertuak. Zapaturako tiketak eros daitezke egunotan, Hator eta Salem tabernetan, 8 euroren truke (bazkaria eta kontzertuak barne).

Getxoko Txorimalo gaztetxearen XII. urteurrenaren ospakizunak hasiko dira gaur, eguenean. Txiki Otaegi plazatik botako dute txupina, 19:30ean, eta, jarraian, trikiti-poteoari ekingo diote. Barikuan eta zapatuan, aldiz, egun osoko egitarauak osatu dituzte. Besteak beste, Anita Parker, Guda Dantza eta Ezetaerre taldeen kontzertuak egongo dira.

Urteurreneko egitarau eta kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun