Hala, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarrei dei egin diete domeka honetan Getxon ibilaldi osasungarri horretan parte hartzera animatzeko, bi erakundeak azken urteotan bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko egiten dabiltzan prebentzio-kanpainen barruan. Getxoko txangoan parte hartzeko, gainera, ez dago aldez aurretik izena eman beharrik.
Ibilaldia Getxo udalerriko paraje berezienetatik izango da. Pertsona denentzako irisgarria izateko asmoz, antolatzaileek distantzia-aukera bi proposatu dituzte, adina gorabehera: 8 kilometrotakoa eta 3 kilometrotakoa. Txangoa goizeko 10:00etan hasiko da, Algortako Telletxe plazatik, eta Areetako Bizkaia Zubian emango diote amaiera, 12:00ak aldera. Ibilaldi laburra egin gura dutenek, aldiz, goizeko 11:00etan batuko dira, Ereaga hondartzako turismo-bulegoan.
Paseoa bihar, barikuan, ospatuko den Jarduera Fisikoaren Mundu Egunaren eta etzi, zapatuan, apirilak 7, ospatuko den Osasun Mundu Egunaren omenez antolatu da.