Atxiloketa 02:15ak aldera gertatu zen, Itzubaltzeta/Romon. Udaltzainek azaldu dutenez, aurretik zihoan ibilgailu batek bat-bateko maniobra bat egin zuen, eta ondoren ondo aparkatuta zegoen auto baten kontra jo zuen. Poliziek alkoholemia-froga egin zioten gidariari, 30 urteko emakumeari, eta 0,49 mg/l-ko tasa eman zuen, hau da, legez baimendutakoaren ia bikoitza.
Ikerketarako polizia-eginbideak ari dira egiten, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko.