Sahararen aldeko Getxoko Atfal elkarteak 7.347 kilo jangarri eta higiene produktu batzea lortu du, urteroko Karabanagaz Tindouf-eko errefuxiatuen kanpamentuetan (Aljeria) dagoen saharar herriari bideratzeko. Guztira hurrengoak batu dira: 1.707 kilo arroz, 639 kilo azukre, 617 litro olio, 375 kilo atuna eta sardina, 50 kutxa konpresa, 111 kutxa oihal, 2.112 kilo lekale, 1.367 kilo pasta eta beste produktu batzuetako 668 kilo gehiago.
Oporrak Bakean egitasmoari buruzko solasaldia
Bestalde, bihar, martitzenean, Atfal elkarteak antolatutako Oporrak Bakean izeneko Saharako umeen harrera programari buruzko informazio-solasaldia izango da Villamonteko kultur etxean, 19:30ean hasita.