Autogobernu-ponentziari buruzko debatea “zein garrantzitsua den” azpimarratu zuen Maddalen Iriartek joan den martxoaren 27ko Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Lantaldearen batzarraren ostean. Espainiako Estatuaren “inboluzio prozesuaz” ohartarazi zuen, eta azpimarratu “estatus berriak hiru oinarri izan behar dituela: subiranotasuna, subiranotasuna eta subiranotasuna”. Iriartek azaldu zuen autogobernu-ponentzia “fase erabakigarrian” sartzen ari dela: “Gaur bete-betean gaude Espainiak inposatutako inboluzio prozesu batean, eta behar-beharrezkoa da mugak jartzea Madrilen erasoen aurrean, gaur katalanak baitira, baina bihar gu izan baikaitezke”.
Politika
Getxo
2018-04-09 13:44
Maddalen Iriartek EH Bilduren autogobernu-ponentziaren proposamena aurkeztuko du Algortan
EH Bilduren autogobernu-ponentziari buruzko proposamena aurkeztuko du Maddalen Iriartek eguaztenean, hilaren 11n, Algortako Villamonteko kultur etxean. Hitzordua 19:00etan jarri dute. Iriartek azaldu du ponentzia “fase erabakigarrian” sartzen ari dela.
2018/04/11 19:00
Algortako Villamonte kultur etxean Getxo