Jendartea  Getxo 2018-04-10 13:38

Getxopedia, Interneten euskararen presentzia areagotzeko proiektua

Azkue Fundazioak, Getxoko Udalaren laguntzagaz, martxan ipini du Getxopedia izeneko proiektua, herrialdearen inguruan dauden edukiak euskarazko Wikipedian ipintzeko.

Getxopedia, Interneten euskararen presentzia areagotzeko proiektua
Getxopedia, euskarazko artikuluak Wikipedian editatzeko proiektua | Ikusi handiago | Argazki originala

Proiektuaren helburua da “herritarrei Getxori buruzko artikuluak euskaraz idazten animatzea eta Wikipediara igotzea, Interneten euskararen presentzia areagotze aldera”.

Udalak Getxoren gaineko edukiak euskaraz lantzen dituzten eta Internetera igotzeko prest dauden pertsonentzako bilera antolatu du Getxo Elkartegian (Areetako Ogoño kaleko 1. zenbakian), maiatzaren 3an, arrastiko 19:00etan. Bertan, euskarazko artikuluak Wikipedian editatzeko azalpena emango dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa