Sari horren bidez, Espainiako PPk "gure herriaren alde egiten dugun udal-beharra goraipatu" duela azaldu dute Getxoko popularrek, poztasunez: "Harro gaude jaso izanaz eta zuen babesaz". Sevillako konbentzioan izan ziren eskualdeko hainbat zinegotzi eta arduradun popular: Raquel González alderdiaren Bizkaiko presidente eta Getxoko zinegotzia, Eduardo Andrade eta Susana de Cos Getxoko zinegotziak, Marisa Arrue militante eta arduradun historikoa, Aiala Egiluz Bizkaiko Exekutibako kide eta Erandioko zinegotzia, garaikurragaz, besteak beste.