Zoladura jarriko dute Telletxe kalea eta Algortako etorbidearen arteko bidegurutzean

Iker Rincon Moreno 2018ko api. 12a, 16:45
Lanok Algortako etorbidea berrurbanizatzeko lanen barruan sartuta daude.

Algortako etorbideko lehenengo fasean (Telletxe eta Torrene kaleen arteko zatian) egiten ari diren lanak direla eta, bihar, barikuan, zoladura jarriko dute Telletxe kalea eta Algortako etorbidearen arteko bidegurutzearen errepidean, eguraldia lagun izanez gero.

Lanak txandakatzen, espaloi erdian egingo dira, baina hala ere, unean uneko eteteak eta itxaroteak izango dira. Lanak eguerdirako amaituta egotea espero da.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun