Hungariak Madrilen duen Enbaxadak eta EAEn duen Kontsulatuak, Andres Isasi Musika Eskolaren laguntzagaz, Jazzical kontzertua antolatu dute. Norbert Káel pianistak eskainiko du, Hungariako musika klasikoaren tradizioak zabaltzeko asmoz.
Errezitaldia datorren asteartean izango da, hilaren 24an, 19:30ean, Areetako Musika Eskolan bertan. Kontzertua hasi baino lehenago eskola magistrala emango die zentroko hamar ikasle aurreratuei; eskola 16:00etatik 17:00etara emango du. Kontzertua ikusteko gonbidapena behar da, Musika eskolan jaso beharrekoa.
Norbert Káel Hungarian jaio zen eta umetatik musika klasikoa eta jazza ikasteko gogoa izan zuen. Zazpi urtegaz musika eskola bateko ikaslea zen, eta 14 zituela Béla Bartóken Musika Institutuan onartu zuten. Budapesteko Ferenc Liszt Musika Akademian lizentziatu zen. Nazioarteko entzuleek bere interpretazio berritzaileak txalotzen dituzte eta bere kontzertuetan, bat-batean, musika klasikoa eta jazza nahasten ditu.
Areetako emanaldian, Bach, Kern, Davis, Coltrane, Scriabin eta Bartóken lanak joko ditu.