Uribe Kostako korridoretik Algortarako sarbidea berrantolatzeko lehenengo lanak egiten hasiko dira apirilaren 23an, Euskal Herria eta Foru kaleen arteko bidean. Elkargune horretan biribilgune bat, oinezkoentzako pasabideak, espaloiak ipini eta gune osoa urbanizatuko dute berriro ere. Lanok 2.000 metro koadroko eremuan egingo dira eta epea zortzi astekoa izango da.
Udalak adierazi duenez, “seinaleak jarriko dira lan-eremu osoan obrako zuzendaritzak zirkulazioa desbideratzea beharrezkoa dela ikusten duenean. Horregatik eskatzen da kontuz ibiltzea eta seinaleei erreparatzea”. Bestalde, Udalak “barkamena eskatzen du” lanok sor ditzaketen eragozpenengatik.