Jardueran bi esparruakaz zerikusia duten zurrumurruez eta aurreiritziez mintzatuko dira eta baita Zurrumurruen kontrako Estrategia eta euskal kultura eta euskara sustatzen dituzten elkarteen arteko harremana sendotzeko lan egiteaz ere. Aldi berean, Estrategiaren barruan antolatzen diren ekitaldietan eta entitateetan euskararen erabilera sustatuko da.
Saioak
Apirilaren 26an izango den lehenengo saioan Xabier Aierdi soziologoak immigrazio eta euskarari buruzko solasaldi bat eskainiko du eta ondoren gaia hainbat mahaitan eztabaidatuko dute. Bestalde, maiatzaren 10eko saioan, Idurre Eskisabelen txanda izango da, "Emakumea, immigrazioa eta euskara" gaiaz mintzatzeko.
Bi saioak euskaraz izango dira, 19:00etan hasita, Azebarri kulturgunean (Algortako Euskal Herria, 16). Informazio gehiago: antirumores@getxo.eus eta 662 659 042 telefonoan.