Ekitaldian hurrengoek hartuko dute parte: Ziortza Sanzek, Derioko "Ahora" ekimeneko bozeramaleak; Asier Lafuentek, Aguraingo "75 ordu euskaraz" ekimenekoak, eta Naiara Mugikak, Lasarteko "Euskararen maratoia" taldekoak. Moderatzailea Arrate Illaro getxoztarra eta Topagunea euskara elkarteen federazioko bozeramalea izango da.