Ohiko etxebizitza erabiltzeko eta mantentzeko gastuei aurre egin ahal izateko daude zuzenduta diru-laguntza horiek, hau da: alokairua; kredituaren amortizazioa eta interesak; energia, ura, zaborra eta estolderia; OHZ; oinarrizko beharrizanak eta ekipamendua; eta zorpetzea.
Elena Coria Gizare Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, “aldizkakoak ez diren laguntza hauek gastu arrunt eta ezohikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei daude zuzenduta, eta gizarte-bazterkeriako egoerak saihesteko dira”.
Eskaera egin ahal izateko, emandako laguntzak justifikatu behar dira ordainagiri originalak aurkeztuz. Horiek aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 19an amaituko da.