Atxiloketak eguerdiko 12:30ean izan ziren, kalez jantzita zihoazela Itzubaltzeta/Romon prebentzio lanak egiten ari ziren udaltzain batzuek bi gizon eta emakume bat auto baten barruan ikusi zituztenean, "jarrera susmagarriarekin". Iturriek azaldu dutenez, adin nagusiko pertsonakaz harremanetan jartzen ari ziren eta eurakaz berba egiten zuten. Dirudienez, gizonezkoetako batek buru ezintasunen bat zuela irudikatzen zuen eta beste pertsonek elkar ezagutzen ez zutela simulatzen ari ziren.
Azkenean, 78 urteko gizon bat ibilgailuan sartu zela ikusi ondoren, poliziek autoa geldiarazi eta aipatutako pertsonek auto barruan "estampita" izenagaz ezaguna den iruzurra egiteko behar besteko gauzak zituztela egiaztatu zuten, baita biktima engainatzen saiatzen ari zirela ere, udal-iturrien arabera. Hala, gizon biak atxilotu zituzten udaltzainek, iruzurraren ustezko delitua egotzita.
Udaltzainek egiaztatu dute gizon horiek Toledon bizi direla eta Estatuan antzeko delituak egiteagatik aurrekariak dituztela.