Ekitaldian hurrengoek hartuko dute parte: Jordi Oriola dokumentalaren zuzendariak; Ahmed Ettanji, dokumentala egin duen Equipe Media produkzio-etxeko buruak eta Hassanna Aalia aktibista sahararrak.
Dokumentalak ahotsa eman gura die Marokon okupatutako lurraldeetan indarkeriarik gabeko borrokaren aldekoei. Aldi berean, giza eskubideen aldeko mugimendu horrek gatazkarako proposatzen dituen aukerak ere azaltzen ditu.
Dokumentalean, Equipe Media kolektiboko kazetari aktibistak sahararrek jasaten dituzten gehiegikeriak munduari azaltzen saiatzen dira, Marokok duela 40 urtez geroztik Mendebaldeko Saharan eragindako okupazioari amaiera emango liokeen eta Nazio Batuen Erakundeak hitzemandako autodeterminazio erreferenduma itxaroten ari direla.
52 minutuko iraupeneko lana arabieraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez eginda dago, gaztelerazko azpitituluakaz.