Bertso-afarirako sarrera 20 euroan erosi ahalko da; horretarako aldez aurretik izena eman beharko da, bertsoafariak@sanikolas.com helbide elektronikoan edo ikastolako idazkaritzan bertan. Antolatzaileek azaldu dutenez, izena emateko azkenengo eguna maiatzaren 13a izango da.
Saioa San Nikolas ikastolak, NahiE euskara-taldeak eta ALBE Algortako Bertsolari Eskolak antolatu dute.
