Aurreko edizioetan bezala, parte hartzaileek ibilbide horietan udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dute, bi-hiru ordutan. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko dira azalpenak.
Ibilbide denak doakoak dira; zapatuetan 09:30ean hasiko dira, eta astean zeharrekoak direnak, aldiz, 18:00etan. Izen-emateak udal webgunean www.getxo.eus/eu/euskara/noticias/246 eta 688 635 350 telefono zenbakian egin daitezke.
Egitaraua
Ibilbideak hurrengoak izango dira:
- "Kostaldeko Getxo", maiatzaren 12an (09:30ean) eta 30ean (18:00etan), eta urriaren 16an (18:00etan). Horretan aukera egongo da Getxo arrantzalea, Portu Zaharra, Algorta, Arrigunagako labarrak, Aixerrota eta abar ikusteko.
- "Hezeguneak", maiatzaren 21ean (18:00etan), herriko Hezeguneetatik. Bolue ingurutik, Gobela ibaiaren ertzetik eta Santa Kolomara joango dira parte hartzaileak.
- "Getxo Barria", maiatzaren 26an (09:30ean) eta ekainaren 13an (18:00etan), gune berritik joango da, besteak beste, Neguri, Atxekolandeta, Kirol Portua eta Areeta bisitatuz.
- "Betiko Getxo", ekainaren 4an (18:00etan) eta 16an (09:30ean), eta urriaren 3an (18:00etan), bizikletaz, Andra Mari auzoa, Azkorri, Galea eta itsasora begira dagoen kostaldea bisitatuko da.
- Begoñako galerietarako bisita bereziak ekainaren 9an (09:30ean) eta urriaren 17an (18:00etan) izango dira, galeriak barrutik ezagutzeko aukera egongo da horretan.