Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatutako Gau Inklusiboa ekitaldian eman zioten goi-lehiaketako kirol egokituaren saria Santacanari, Bilboko Euskalduna Jauregian. Beste saridunak honako hauek izan ziren: Hegalak, Berritzeguneak, Eunate Arraiza, Mosaico de Sonidos eta Javier Conde.
Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Santacana eta beste sarituek erakutsitako dedikazioaren eta esfortzuaren balioa nabarmendu zuen ekitaldian: "Batetik, gizartearen aintzatespena merezi duten helburuak lortu dituzue. Bestetik, eta ideia hau bereziki azpimarratu nahi dut, zuen adibidea pizgarri bat da pertsona askorentzat kirol praktikari ekiteko. Adibide bat zarete kirolaren arloan, eta zuen konpromisoa eredugarria da kirol praktika pertsona guztien artean zabaltzeko", adierazi zuen Urkulluk.