Atxiloketa 19:30 aldera egin zuten, Algortan zirkulazio-istripu bat gertatu eta gero. Udaltzaingoak zabaldu duenez, "antza denez", auto batek ondo aparkatuta zegoen beste baten kontra jo zuen, eta haren gidariak "ingurutik arin alde egin zuen".
Hainbat gestio egin ondoren, talka eragin zuen autoa aurkitu zutela zabaldu du Getxoko Udaltzaingoak; balizko autoa topatu eta denbora gutxira, horren ustezko gidaria ere aurkitu zuten, taberna baten barruan zegoela. Alkohol-proba egin zioten gidariari, arnasa botata, eta 0,95 miligramo litroko izan zen emaitza, hau da, ia laukoiztu zuen legezko tasa, udaltzainen arabera. Gidaria, 54 urteko gizonezkoa, atxilo eroan zuten udaltzainek, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita. Ikerketarako polizi-eginbideak bideratu eta Getxoko Guardiako Epaitegira igorri dituzte.