ADEAC-FEEren sariak ospe handia izan du urteotan, baina gero eta udal gutxiagok eskatu du, ISO ziurtagiriei garrantzi gehiago eman dietelako. Halere Algortako eta Getxoko hondartza biek ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak ere badituzte.
Elkarteak doan ematen ditu ikur urdinak, ingurumena eta natura errespetatuz, itsasertzaren eta hondartzen gestioan egindako ahalegina saritzeko. Bandera Urdinak aurretik ezarritako estandar batzuk bete izana egiaztatzen du, tartean, bainatzeko uraren kalitate ona, garbitasuna ingurumen-informazio eta hezkuntza, segurtasuna, zerbitzuak eta instalakuntzak.
Bandera Urdinaren azken helburua da turismoaren garapen iraunkorra eta hondartzetan eta inguruetan Ingurumenagaz kudeaketa errespetutsua lortzea.
José Luis Landa Ingurumen zinegotziaren arabera, itsasoko uraren eta hondartzako inguruaren kalitatea "egiaztatzeaz gainera, bandera hori eskuratzeak egiaztatzen du Getxoko Udalak duen konpromisoa, ingurumenaren jasangarritasunagaz eta ingurumen-sentsibilizazio, trebatze eta heziketagaz; urte osoan zehar aurrera eroaten dabilen etengabeko lana da, ez soilik udan egiten dena, udalerri jasangarriago bat lortzeko". Horrez gainera, "bandera urdinaren sariak gure hondartza bi horien garrantzia areagotzen du udalerriko baliabide turistiko nagusietako legez, non datozen bisitariak gero eta gehiago diren", azpimarratu du Landak.