Eguerditik aurrera, umeentzako tailerrak, dantza-plaza (12:30ean), txitxi-burruntzi dastaketa eta musika egongo dira, Santa Eugenia plazan.
Jaiari amaiera emateko, gainera, ekainaren 10eko giza katearen "entsegua" egingo dute plazara hurbilduko diren denen artean.