Europako errugbi-txapelketak iragartzeko Bilboko Udalak egin duen bideo ofizialean gizonezkoak bakarrik ageri dira. Horren aurrean, beraiek ere jokatzen dutela aldarrikatzeko, antzeko beste bideo bat egin dute Getxoko, Bilboko, Eibarko eta Gernikako taldeetako emakumezkoek. Film labur horretan, Algortako Portu Zaharrean eta Bizkaiko beste hainbat kale eta plazatan ageri dira errugbian jolasten.