Euskadiko Errugbi Federazioak espero ditu Uribe Kostako, Mungialdeko eta lehiakideen herrietako 1.500 bat zale biltzea Faduran. Hala, harmaila gehigarria ipini dute, denentzako lekua egion dadin. Modu berean, bertoko ohiko produktuak jan eta edateko karpa bat ezarri dute. Adingabekoek doan sartu ahal izango dira partidua ikustera. Belodromoko sarrerak 5 euroan daude salgai; tribunakoak, 10 euroan.
Errugbiaren urteko aste-akaburik garrantzitsuenean, Europako Txapeldunen Kopa eta Europako Erronka Kopa San Mameseko estadioan jokatzen dabiltza. Hala, Faduran erabakiko da kluben arteko Europako hirugarren lehiaketa garrantzitsuena: Continental Shield-en finala goizeko 12:00etan hasiko da. Topaketaren finala 13:45-14:00etarako aurreikusi da. Beraz, gura duten zaleek soberan izango dute denbora, San Mamesen Europako Txapeldunen Koparen finalera joateko. Bertan Irlandako Leinster eta Frantziako Racing 92 taldeak lehiatuko dira, 17:45etik aurrera.