Elkarteak zenbait ezusteko agindu eta iragarri du frontoian patinatzeko aukeraz gainera, musika, jolasak eta koloreztatzeko marrazkiak izango direla, besteak beste. "Patinajearen mundu zoroa" gogoko duen edozein pertsona bertara daiteke, antolatzaileek azaldu dutenez. Txikienei gonbidapen berezia egin diete eta gogorarazi dute jagole-taldea daukatela umeek ondo pasa dezaten.
Jendaurreko ekitaldi hori bigarren aldiz egingo du GiraGetxo denboraldi honetan, aurreko ikasturtean hasitako ohiturari jarraiki.