Euskara sustatzen duten eskola-orduz kanpoko jardueretarako diru-laguntzak eska daitezke Getxon

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 14a, 12:08

Getxoko Udalak 38.400 euroko gehienezko zenbatekoa onartu du eskola-orduz kanpoko jardueretan euskara sustatzeko deialdirako. Eskaerak aurkezteko epea hilaren 25ean, barikuan, amaituko da.

Diru-laguntzak euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko egiten dituen proiektuetarako izango dira. 2017an udalerriko 26 entitatek ikastetxe publiko eta pribatuetan antolatutako 200 eskola-orduz kanpoko jarduerek jaso zuten diru-laguntza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun