Oraingo edizioan, Mindfulness teknika eta emozio ezberdinak landuko dira, "heziketa emateko, ondoren irakasleek geletan emozio- gaitasunak landu ditzaten, horiek oso garrantzitsuak baitira drogak kontsumoan ez sartzeko, ezta arrisku jarrerak, adikzioak, antsietatea, depresioa…edukitzeko ere", nabarmendu du Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Izen-ematea doakoa da eta maiatzaren 25era arte egongo da zabalik.
Egitaraua 09:00etan hasiko da, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak egingo duen jardunaldiaren aurkezpenagaz. 09:30ean, Ramón Leonato, Espainiako Meditazio Elkarteko presidente eta Mindfulness ikastetxeak proiektuaren zuzendaria mintzatuko da "Mindfulness ikastetxeak: Gizakiaren ikuspegi integrala" gaiaren inguruan. Ariketa baten ondoren, 12:30ean, Gurutze Diez, San Nikolas ikastolako Haur Hezkuntzako teknikariak, Haur eta Lehen Hezkuntzetako ikasleakaz, duela bi urtez geroztik garatzen ari den "Sentitu" emozio ezberdinen garapen bereziari buruzko aurkezpena egingo du. Emozio horien artean daude haserrea, tristura, beldurra…
Informazioa eta izen-ematea: etorkintza.necrespo@getxo.eus eta 944 660 151.