Getxoko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko ikerketa aurkeztuko dute astelehenean

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 16a, 12:55
Mobilizazio jendetsua egin zuen mugimendu feministak martxoaren 8an Algortan.

Ikerketa-lanak udalerriko emakumeen asoziazionismoaren eta mugimendu feministaren sorreraren historia berreraiki du, haren protagonisten narrazioen eta ahozko iturrien bidez, besteak beste.

Datorren astelehenean, hilaren 21ean, "Denon artean" Getxoko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko liburua aurkeztuko dute Romo Kultur Etxean. 19:30ean jarri dute hitzordua, eta bertan izango da David Beorlegi Zarranz liburuaren egilea; beragaz batera, lanean parte hartu duten emakumeen elkarteetako hainbat kide egongo dira.

Emakumeen asoziazionismoa eta asoziazionismo feministaren errealitate historikoa eta beren esanahi eraldatzaile (70. hamarkadatik gaur egunera arte) ulertzera laguntzea izan da lanaren helburua, nagusiki hurrenkera kronologikoari jarraituz. Liburuak herriko emakumeen asoziazionismoaren eta mugimendu feministaren sorreraren historia berreraiki du haren protagonisten narrazioen eta ahozko iturrien bidez (ikerketa gehiena).

Azterlanak demokraziaren hasieran sortzen hasi ziren Getxoko emakumeen elkarteei eman gura die merezi duten protagonismoa, herrian aldaketa kolektiboaren zein banakoaren eragile izan direlako, beraientzat eta Getxorako ondorio positiboak ekarriz.

Azterlanaren beste abiapuntu bat izan da feminismo kontzeptua modu zabal eta ireki batez ulertzea, feminismoa historiaren bilakaeraren mende eta etengabeko aldaketan dagoen prozesu irekitzat hartuta, hala, dauden subjektu feministen aniztasuna barne hartu ahal izateko. "Kontaketa koral eta polifoniko bat da horren emaitza, Getxoren paisaia sozialean elkarrekin bizi diren eta bizi izan diren emakumeen eta kolektiboen aniztasun handiaren erakusle, hain helburuen eta bizi-proiektuen aniztasuna, beraien ibilbide pertsonalak eta taldekoak, et a historia-eragile diren aldetik ezarritako genero-ordena birnegoziatzeko hain ahalmena handitzen. Herritarrak aurkezpenera joateko animatu nahi ditugu, emakumeen elkarteen bitartez, gure historia ezagutzeko aukera izango baita", nabarmendu du Keltse Eiguren Berdintasuneko zinegotziak.

Bestalde, David Beorlegi lanaren egileak azaldu du liburua emakumeek osatutako elkarteen fenomenoan datzala, 70. hamarkadatik orain arte, beren kezkak, itxaropenak eta arazoak azalduz. Elkarteei buruzko agiri ezak eragin du ahots iturrien interpretazioak paper garrantzitsua izatea ikerketan. "Errealitateari buruzko ulermena areagotzera laguntzen saiatu naiz, emakumeen taldeenari buruzkoa, historia-diziplinak gutxi ikasitakoari buruzkoa. Liburuaren helburua ez da taldeak ikusaraztea soilik, baizik eta udalerri hobeago lortzeko lan egin eta lan egiten ari diren emakumeei omenaldia eskaintzea ere. Aldi berean, emakumeei adierazpen, heziketa eta aktibismo feministarako kanalak eskainiz", azaldu du egileak.  

"Denon artean" azterlana udalerriko liburutegi eta elkarteen artean banatuko da. Udal-webgunean ere ikusgai dago eta herritarren batek interesa izango balu, Berdintasuneko Zerbitzura jo ahal izango du, 944 660 136 telefono zenbakian edo berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan. 

Parte hartu duten elkarteak

Hurrenkera kronologikoan beren historia agertzen duten elkarteak hurrengoak dira: Roda, Romoko eta Algortako Emakumeen Batzordeak, Etxekoandren Txokoa, Lagun Artean, Andrak, Etxekin, Gizatiar, Eskuz esku, Sastraka Antisexista, Algortako Emakume Asanblada, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada, Bilgune Feminista, Enclave de Ciudadanas de Getxo eta Haziak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun