Proba Bizkaiko Atletismo Federazioak antolatuko du Getxoko, Bilboko eta Portugaleteko udalakaz batera, eta 11:00etan hasiko da Portugaleteko Kanilla pasealekuan; ondoren, ibaiertzaren ezkerraldea igaroko du futbolaren "katedrala" pasatu eta Euskalduna zubira bitartean. Handik aurrera eskuinaldetik segituko du, harik eta 21 kilometro bete arte, Areetako Bizkaiko Zubia plazaren aurrean.
Lasterketa korrika edo gurpil-lerroko patinajean egingo dute.