Bisita egin diote Agustina Zalbidea Acha getxoztarrari 100. urtebetetzean

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 21a, 14:25
Agustina Zalbidea, familiagaz batera, Getxoko autoritateek emandako opariak jasotzen. © GETXOKO UDALA

Agustina Zalbidea Achak 100 urte bete zituen joan den maiatzaren 17an. Horregatik, hurrengo egunean, bisitan hurreratu zitzaizkion Imanol Landa Getxoko alkatea, Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari bat.

Agustina Zalbideak beti bizi izan da Algortan eta alaba bat eta bina iloba eta birloba dauzka; eurekin ospatu zuen bere 100. urtebetetzea. Ohikoa den bezala, Aixerrotaren oroigarri eta lore sorta bana jaso zuen Getxoko autoritateen eskuetatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun