Proba goizeko 11:00etan hasiko da, igerilari gazteakaz (14 urtez azpikoak); horiek 350 metroko distantzia bete beharko dute. Nagusiek, aldiz, 11:30ean irtengo dira (femeninoa, maskulinoa eta dibertsitate funtzionala dutenen mailak), kilometro bateko distantzia betetzeko. Antolatzaileek adierazi dutenez, igerilariek neoprenozko jantzia eroan ahal dute. Egun horretan puzgarriak eta jatekoa hartzeko guneak ere ipiniko dituzte.
Ekimenean bilduko den dirua Retina Bizkaia Begisare elkarteari emango diote, "gaixotasuna duten pertsonen bizitza hobetzeko asmoz".
Inskripzioa egiteko 15 euro ordaindu beharko dira, Retina Bizkaia Begisare elkartearentzako dohaintza modura. 14 urte bitartekoentzat eta dibertsitate funtzionala daukatenentzat doakoa izango da. Izen-ematea maiatzaren 31ra arte egin daiteke hemen.
Ner Group-ek, The Swimet-ek, Getxoko Udalak eta Bizkaia Zubiak antolatu dute ekimena. Elkartasunezko itsas zeharkaldi hori egingo den laugarren aldia izango da.