Parte-hartzaileak
Edozeinek parte har dezake eta gaia librea da. Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.
Kartelen ezaugarriak
Kartelek DIN A3 (29,7 x 42 zentimetro) neurria (ez-etzana) eduki beharko dute. Gaia librea bada ere, ondoko goiburuak jarri beharko dira, derrigorrez:
- Algortako Saninazioak 2018
- Uztailak 28-31
- Jaietan ere euskaraz!
Beharrezkoa da CDa aurkeztea kartelakaz batera, horien irudi digitalizatuagaz. Bestalde, jakinarazi dute ez dutelako mezu edo irudi sexistarik, homofoborik, arrazistarik edo xenofoborik daukan kartelik onartuko; lan horiek lehiaketatik kanpo geldituko dira zuzenean.
Aurkezteko epea
Ekainaren 28ra arte, Algortako kultur etxean (Villamonte kalea, A-8). Ordutegia: maiatzean, 08:30-14:30 / 16:00-18:00, astelehenetik eguenera; eta 08:30-14:30, barikuetan. Ekainean, 08:30-14:30, astelehenetik barikura.
Kartelak zelan aurkeztu
Kartelei ez zaie ipiniko egilearen izenik, ezta CDei ere; bakar-bakarrik goiburua jarriko zaie. Horregaz batera, goiburu berbera daraman kartazal bat aurkeztuko da, eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.
Herri-bozketa
Ekainaren 30ean, 12:00etatik 14:30era, lehiaketara aurkeztutako kartel denak egongo dira ikusgai, San Nikolas plazako frontoian. Gogokoena bozkatzeko gerturatu ahal izango dira herritarrek.
Saria
Kartel-lehiaketaren irabazleak 300 euro jasoko ditu eta jaietako irudia (liburuxketan, karteletan...) izango da bere lana. Zehaztasunak irabazleari jakinaraziko zaizkio. Saritu barik geratzen diren kartelak, ostera, egileei itzuliko zaizkie.