Udalak adierazi duenez, ekimena Getxoko kulturaren urteko topagune bihurtu da. Helburua da kultura munduan lan egiten duten pertsonak eta iniziatibak saritzea: "arte eszenikoetatik hezkuntzaraino, musika klasikotik arkitekturaraino, literaturatik zientziaraino edo berrikuntzaraino.”.
Epaimahaiak 14 maila ezarri ditu goraipamenak egiteko. 2018ko saridunak honako hauek dira:
- “Ikusizko arteak”: Inés Bermejo, arte- eta kultura- ekitaldi eta lehiaketen komisarioa, zuzendaria eta ekoizlea.
- “Ikus-entzunezko arteak”: Old Port Films, ikus-entzunezko ekoiztetxea.
- “Arte plastikoak”: Alex Orbe, sortzailea, ilustratzailea eta margolaria.
- “Arte eszenikoak”: Irune Manzano, aktorea.
- “Musika klasikoa eta garaikidea”: Mikeldi Atxalandabaso, tenorea.
- “Gaur egungo musika: Smile, pop-rock taldea.
- “Literatura”: Joseba Santxo Uriarte, idazlea.
- “Diseinua”: Abad familia, industria-diseinua.
- “Arkitektura”: Oliver Design, itsas diseinu eta arkitektura.
- “Kultura hezkuntzan eta balioetan”: Miguel Angel Moral, Fundación Colegio Vizcaya fundazioaren zuzendaria.
- “Zientzia eta berrikunza kultura”: Leire Atxa, ingeniaria eta Noismart Star Up-aren bultzatzailea.
- “Kultura ondarea, hautemangarria eta hautemangaitza”: SIKAP, Asociación Filipina en el País Vasco, anaitasuna eta itxaropena garatzeko elkartea.
- “Aixegaztea”: Ainhoa Ortells, artista plastikoa eta Ibai Gorordo Fernández, ingeniaria.
- “Ibilbide profesional eta artistikoa”: Rosario Fernández Urzelay, Editorial Cantábricaren zuzendaria eta Alfonso Batalla, argazkilaria.