Getxoko hondartzetako garbitzaileek jakinarazi dutenez, gaur egun ez dira 1.000 euroko soldatara heltzen, aparteko ordainsariak hainbanatuta dituzten arren; ez dute subrogatzeko eskubiderik ezta lan-hitzarmenik ere ez. Getxoko EH Bilduk babes osoa adierazi die, "eskariak justuak eta ukaezinak direlako".
Koalizio abertzaleak azaldu duenez, Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak duten hitzarmenaren arabera Aldundiak dirua jartzen du eta Udalak kontratazioak egin eta kontratazio pleguetan baldintzak ezartzen ditu. "Beraz, Udala da udal-zerbitzuak eskaintzen dituen langileen lan-baldintzen arduraduna eta Udalari dagokio lan baldintza duinak bermatzea", salatu du. Horregatik denagatik, EH Bilduk mozio bat aurkeztuko du gaurko, eguazteneko, Udalbatzan, Udalak langile horien lan-baldintzak bermatzeko konpromisoa hartu dezan.