Topaketa horretan emakumeen plazerrari eta emakumeen sexualitateari buruz egingo dute berba. Saioaren hizlariak Inma Merino sexologoa eta sexu- eta osasun-hezitzailea, eta Virginia Imaz pailazoa eta ipuin kontalaria izango dira.
Ekainaren 6an, eguaztenean, Jabekuntza Eskolako ikasleen arteko topaketa antolatu du Getxoko Udalak 2017/2018 ikasturteari amaiera emateko, Romo Kultur Etxean, 17:45ean.
Topaketa horretan emakumeen plazerrari eta emakumeen sexualitateari buruz egingo dute berba. Saioaren hizlariak Inma Merino sexologoa eta sexu- eta osasun-hezitzailea, eta Virginia Imaz pailazoa eta ipuin kontalaria izango dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!