Getxoko Udalak udalerriko ikastetxeetako eskola-orduotan eskaintzen dituen euskal kanta klaseetan ikasitakoa erakusteko ikasturte amaierako festa eta erakustaldia izango da Kantu Band ekitaldia. Ikastetxe bakoitzak kantu bat abestuko du, herriko ume abesbatza baten laguntzagaz eta Musikalia elkarteak musika ipiniko du. Parte hartuko duten ume abesbatzak dira Biotz Alai Txiki, Getxoko Musika Eskola-Arrigunaga, Lilura, Ondarberri, Soinu eta Txaramela.
Kanta Klaseak ekimenean parte hartu duten zortzi ikastetxetako (Azkorri, Zabala, Larrañazubi, Romo, San Ignacio eta Santisima Trinidad ikastetxeak eta Geroa eta San Nikolas ikastolak) ordezkariak izango dira zapatuko ikuskizunean abestuko dutenak. 2017/2018ko ikasturtean guztira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 425 ikaslek parte hartu dute ekimenean; eta bertan betiko euskal kantuak ezagutzen, ulertzen eta abesten ikasi dute.