Udaltzaingoek auto bat bidegorritik zihoala ikusi dute eta, jarraian, oinezkoentzako ibilbidetik. Jarrera horrek bide-segurtasunerako izan zitekeen arriskua ikusita, poliziek autoa geldiarazi dute. "Horretarako, polizia-ibilgailuaren seinale akustikoak erabili behar izan dituzte, argi-seinaleak erabilita gidariak inolako jaramonik egin gabe gidatzen segitzen zuelako", azaldu dutenez.
Behin kotxea geldituta, gidariari, 39 urteko gizonezkoari, alkoholemia-proba egin diote; horretan, 0,73 mg/l-ko emaitza eman du, onartutakoa baino ia hiru aldiz altuagoa. Hori dela eta, gizona atxilotu egin dute, bide- segurtasunaren kontrako delitu batengatik.
Polizia-eginbideak egin eta bideratu ostean, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dituzte.