Kanpaina Bizkaiko hainbat udalek eroaten dute aurrera, Alkarbide euskara zerbitzuen bilgunearen, EUDELen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz; eta udalerriko sei autoeskolen kolaborazioagaz ere bai.
Aurreko edizioetan legez, hori egiten duten gazteei 100 euroko diru-laguntza ematen segituko du Udalak. Horrez gainera, 100 euroko txartelak zozketatuko ditu gasolina erosteko. Kanpainaren berri emateko, foileto baten 3.000 ale eta 200 kartel argitaratzeaz batera, eskutitz bana bidaliko die 17 eta 23 urte arteko gazteei erakunde publiko getxoztarrak, laguntzaren eta Getxon kolaboratzen duten autoeskolen (Amezti, Arias, Aurrera, Drive, Manolo eta Uribe Kosta) berri emateko.
Gasolina erosteko txartelen zozketa
2017an, 43 gazte getxotarrek (aurrekoan baino 7 gehiagok) egin zuten gida-baimenaren azterketa teorikoa euskaraz. Udalak horien artean zozketatu ditu gasolina erosteko 100 euroko hiru txartel; sariak Eider Mendiburu, Karmele Muro eta Ander Agiriano gazteentzat izan dira.