Neguriko udal-lursail bi salduko dituzte, etxebizitza libreak egiteko

Iker Rincon Moreno 2018ko eka. 5a, 14:15

© GETXOKO UDALA

Etxebizitza libreak eraikitzeko Neguriko lursail bi ipini ditu salgai Getxoko Udalak, Neguri etorbidea eta San Inazio kaleen artean. Lizitazioaren prezioa 1.040.777,03 eurokoa da (BEZa kanpo).

Hain zuzen ere, 11.1 Egikaritze Unitateko 1. eta 4. lursailak dira, dentsitate txikiko (eraikuntzaren gehieneko altuera 3 solairukoa da) etxebizitza librea eraikitzeko direnak, hirigintza-plangintzan jasotzen denez. Biak ala biak, "bizileku kolektiboko erabilera-salmenta libreko araubidea" gisa kalifikatuta daude. 1. partzelak, guztira, 1.692metro koadroko azalera dauka eta 4 zenbakidunak 676,93 metro koadro (bi lursailen eraikigarritasuna: eraikitako 593 metro koadro).

Gobernu Batzordeak onetsi du daborduko lehiaketa –prozedura irekiaren bidez- arautuko duten baldintza teknikoen plegua, ondoren salmenta-eragiketa gauzatzeko. Lizitazioaren prezioa 1.040.777,03 eurokoa (BEZa kanpo) da, eta horregatik, lursail bakoitzagatik aurkezten diren eskaintzek aipatutako kopuru bera edo hori baino handiagoa izan beharko dute. Pertsona edo erakunde lizitatzaileak eskaintza lote baterako edo birako egin ahalko du (partzela bakoitzak lote bat osatzen du); baina, betiere, eskaintzak lote bakoitzerako bereizita egin beharko dira.

Lursaila erosteko proposamenak posta ziurtatuaren bidez edo Ondare eta Etxebizitza Sailaren udal-bulegoetan (Foru kalea 6, 1.) aurkeztu ahal izango dira, 08:00etatik 14:00etara, astegunetan, abuztuaren 6ra arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun